Haur, nerabe eta gazteen ekimenak eta parte-hartzea sustatzeko zerbitzua

 

PSZ zerbitzuen xedea da, haurtxoko eta gaztelekuetan bezala, tokian tokiko haur, nerabe eta gazteei beren haurtzaroaz eta gaztetasunaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea.

Eskaintza mota honek baditu bere berezitasunak: haurrei, nerabeei eta gazteei astialdi hezigarria espazio berdinean eskaintzen zaie eta haien esku-hartze zuzena egiten duten profesionalek profil bikoitza dute, gazteriako udal-teknikariak eta hezitzaileak dira (suspertzaileak).

Zerbitzuak haurren, nerabeen eta gazteen parte-hartzea lantzeko asmoa du modu iraunkor eta jarraian: txikitatik hasi eta heldutasunera bitartean. Herritar aktiboak helburu izanik, herriarekiko loturak sortu, sendotu, astindu eta eragin nahi ditu. Egungo haur, nerabe eta gazteen eskubideak bermatuz, herri txikien bilakaeran parte-hartze aktiboa izango duten eragileen sorrera ahalbidetu nahi du.

 

 

Adin-tarte guztiei arreta eskaini nahi dien zerbitzua horrela antolatuta dago: