Pertsona-talde batek proiektu bati bere aisialdian eta eskuzabaltasunez ekiten dionean, erronka ugariri aurre egin behar die, eta gutxitan dago horretarako prestatuta.
Egitasmo honen bidez sortutako edukia tresna gisa erabili ahal izango da gizarte-proiektu bat egitean eta, batez ere, boluntarioz osatutako talde bat koordinatzean sortzen diren egoera gehienei aurre egiteko. Bestalde, Gipuzkoan dagoen bizimodua eta egoera soziala hartuko da kontuan.
Sortutako edukien transferentzia liburu labur baten eta plataforma digital baten bidez egingo da, eta modu irekian egongo da eskuragarri kontsultatu nahi duten pertsona guztientzat. Proiektuak liburu praktiko bat, eduki digital bat eta tailer bat sortu nahi ditu.
Ikusi sortu duten webgunea, bertan gida aurkituko duzu : auzoekin.eus
Proposamen honen bidez sortuko den edukiak lagundu egingo die bai proiektu bat martxan jarri nahi duten gazte-taldeei, bai ibilbide luzea dutenei.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.