Azoka nagusia

 

Azoka nagusia proiektuak tokiko kontzientzia, jasangarritasuna eta jendearen konpromisoa lortu nahi ditu. Helburua da euskal tradizioa eta kultura sustatzea, bertako produktuen kontsumoa bultzatuz.

Hainbat jarduera eta erakustaldi antolatuko dituzte. Merkatu bat egingo dute, eta bertan Euskal Herriko 150 ekoizle bilduko dira beraien produktu eta zerbitzuak eskaintzeko; hala nola, nekazaritza, abeltzaintza, formakuntza, ostalaritza, ekintzailetza, teknologia… Gai desberdinei buruzko tailerrak eta hitzaldiak ere antolatuko dira.