Beita websaila

 

Beita, hamabost minutuko zortzi ataleko websaila da, eta sexu-eraso bat jasan duen lagun baten istorioa du ardatz. Ikuspegi gazte eta feminista batetik sortutako lana da, gazteek gazteentzat sortua. Istorioa misterio edo thriller eran dago kontatuta.

Hainbat gai jorratzen dira websail honetan, hala nola; heldutasun aurreratua (familien ardurak hartu eta kudeatu behar dituzte), drogen salmenta, heriotzaren dolua eta gainditzeko zailtasunak, sexu-harremanetarako gizarte-presioa, apustuarekiko menpekotasuna, harreman irekiak...