Berrikasiz

 

Berrikasiz da, hezkuntza-arloan laguntza espezifiko eta pertsonalizatua eskainiz, komunitate bat sortzea helburu duen plataforma digital bat.

Gehien behar duten haur eta nerabeei laguntza akademikoa ematen zaie online saio batzuen bitartez. Modu berean, sareetan hainbat erronka proposatzen dira.

Itxialdian geure etxeetan geratu behar izan genuen unean hasi zen proiektua. Sortzaileek gizartean beren ekarpena egiteko beharra sentitu zuten eta, horregatik, inguruan zeuden arazoak aztertzen hasi ziren.

 

Beren balore eta pasioekin lotuta eta gizartea aldatzeko tresna nagusia hezkuntza dela ikusita, Berrikasiz webgunea sortu zuten. Ikasleek ikasterako edota lanak egitean zituzten zailtasunak kontuan hartuz, familia horiei lagundu nahi izan zieten.

 

Itxialdian hainbat saio eskaini ondoren, Berrikasiz egitasmoaren eragina onuragarria izan zela ikusi zuten, Gipuzkoako 5 herri baina gehiagotara zabaldu baitzen. Hori horrela, Berrikasiz-ek hurrengo pauso baten beharra zuela ohartu ziren. Arazoa aztertu ondoren, hezkuntza-azelerazioko kanpaina bat diseinatu dute, Covid-19aren ondorioz atzean geratu diren ikasleei laguntzeko asmoz. 

 

Lekua eta Data

On line da, martxotik ekainera.