Proiektu honek Egia auzoa inklusiboago bilakatzeko helburua du, zeinu-hizkuntzaren dibulgazioan oinarritzen diren saioen bitartez gorren errealitatea eta hizkuntza ezagutzera emanez.
Proiektu honen sustatzaileak jabetu ziren Egia auzoan ez dagoela haur eta heldu gorrek dituzten beharrei erantzuna emateko baliabiderik. Eta auzokideak pertsona gorren errealitatera gerturatzeko premia horri aurre egiteko, haientzako ikastaroak, sentsibilizazio-ekimenak eta gor eta entzuleen arteko harremanak normalizatzeko guneak sortu nahi dituzte.
Saioak astean behin burutuko dira eta ordubeteko iraupena izango dute. Bestalde, beste hainbat ekintza aurrera eramango dira, ekimen horiekin guztiekin zeinu-hizkuntzaren dibulgazio eta sentsibilizaziorako erabiliko diren materialak sortzeko.
Egiako auzokideak auzoko pertsona gorren errealitatera gerturatzeko sentsibilizazio saioak.
Urtarrilak 3, 4 eta 5 arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.