Gazte, emozioen jabe

 

Gazte, emozioen jabe gazteak emozioen eta horien kudeaketa lantzearen garrantziaz jabetzeko proiektua da. Ibarran gauzatuko da 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotako gazteekin. Guztira, bederatzi saio egingo dira, igande arratsaldean herriko gaztelekuan.

Gazteen kezka eta beharretatik abiatuta, lehen saioan hurrengoetan adituen laguntzaz landuko dituzten gaiak aukeratuko dira. Gazteei entzun nahi diete eta, haiekin batera, programa eta gaiak landu. Gazteei aukera emango diete beren zalantzak, buruhausteak, iritziak, usteak, esperientziak… azaleratzeko.

 

Zer egingo duten

Hitzaldi eta tailerren bitartez, 15-17 urte bitarteko gazteekin emozioen kudeaketa, autoestimua eta norbere buruaren ezagutza landuko dituzte 9 saiotan. 4 adituk proiektuan parte hartuko dute hitzaldi eta tailerrak eskainiz.

Lekua eta Data

  • 2025eko martxo eta maiatza bitarteko igande arratsaldeetan, Ibarrako gaztelekuan.