Haizeberri

 

Haizeberri proiektua gizartean dagoen hutsune bati erantzuteko sortu da, aniztasun funtzionala duten 15-25 urteko gazteen aisialdiari, alegia. Gipuzkoako hainbat elkartek/erakundek haientzako ekintzak antolatzen dituzte, baina batzuk horietatik kanpo gelditzen dira, plaza-kopurua mugatua delako, elkarte horietan izena emanda ez daudelako…

Proiektua Debagoienako gazteentzat da; hilabetero, asteburutan irteerak eta ekintzak egingo dituzte. Gazteentzako interesgarriak, motibagarriak zein guztientzat egingarriak diren ekintzak egingo dira, inklusioa sustatuz.

 

Zer egingo duten

Aniztasun funtzionala duten 15-30 urte bitarteko 15 gazteentzako aisialdi-eskaintza asteburuetan, esperimentatzeko, egoera berriak bizitzeko, Euskal Herriko txoko desberdinak ezagutzeko, lagunak egiteko…

Lekua eta Data

  • Hilabete bakoitzean irteera edo ekintza bat egitea proposatzen dute. Proiektuari amaiera emateko, asteburu pasa (gaua barne) egingo dute.