Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko sei ikaslek ekoiztutako film labur honetan istorio erreal bat kontatzen da, pertsona arrunt batek izan dezakeena bezalakoa. Lagun zahar baten hitzek inspiratu zuten zuzendaria, berak bizitako une txar bat gogora ekarriz. Hortaz, film laburra esperientzia horretan eta egun pandemiak gizarteari ekarri dion monotonian oinarritzen da.
Film laburraren ardatz nagusia tren-geltokia da. Trena bizitzaren beraren metafora litzateke: azkar pasatu arren, geldiuneak nahitaezkoak direla erakutsiko liguke. Helburua identifikazioa eragitea da; ikuslea bere bizitzaren inguruan hausnartzera behartzen du, bukaeran bere ondorioak atera ditzan.
Behin grabazioa eta ekoizpen-prozesua bukatuta, Hurrengo Geltokia film laburraren bira egingo da.
Abenduak 12: estreinaldia Eskoriatzan
Otsailak 19: estreinaldia Azpeitian
Martxoak 26: estreinaldia Donostian
Instagram: @hurrengo.geltokia
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.