Plazara

 

Proiektu honen bidez, bultzada bat eman nahi zaio ekoizle txikien (nekazari, artisau, sortzaile…) eta, batez ere, emakumezko ekoizle eta ekoizle gazteen lanari, produktu horiei merezitako balorea eman eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremana sustatuz.

 

Azoka txikiak auzotarren interesa piztea lortu duen arren, indar berezia egin nahi dute gazte, emakume eta familien kontsumo-ereduei buruz hausnartu eta ohiturak aldatzeko.

Aspalditik nabaritu da Egian kontsumitzeko eredua aldatzeko gogoa piztu dela auzotarren artean eta, beraien ustez, pandemia-garaiak kontsumo-ereduak aldatzeko beharra azaleratu besterik ez zuen egin. Horrela, pandemia garaian auzotar-taldetxo bat antolatzen hasi, eta Azoka Txikia martxan jarri zuten, auzotarrei kontsumitzeko aukera ekologikoa, burujabea, duina, osasungarria eta kalitatezkoa eskainiz.

 

Gainera, gazteen artean geroz eta ohikoagoak diren kontsumo-ereduek ere kezkatzen zituzten: online erosketek, gehiegizko kontsumismoak edo fast-food-ak, besteak beste.

 

Ekoizle txikiak bilatu eta haiekin harremanetan jartzea izan zen lehendabiziko lana, beraien burua aurkeztuz eta Azoka Txikiaren proiektua ezagutzera emanez. Horiekin sare bat sortu eta Azoka Txikian parte hartzeko aukera mahaigaineratu ondoren, auzotarrei eta azokako kontsumitzaileei proiektuak aurkeztu zaizkie. Horrela, Azoka Txikiaren funtzionatzeko moduagatik, era naturalean sortzen da ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremana.

 

Egindako azoka eta ekintzen bitartez proiektuak eta ekoizleak ezagutaraztea eta harremanak goxatu eta sendotzea da beraien helburua. Bide berean, ekoizle zein kontsumitzaileen hitza entzun eta haien nahiak edo beharrak asetzen saiatzen dira.

Lekua eta Data

Astelehenetan, 18:00etatik 19:30era, Plaza Berrin (Egia).