Gazteen osasun mentalaz sentsibilizatzeko eta gaiari ikusgarritasuna emateko, Tolosan topaketa bat egingo da. Horrekin, osasun mentalaren kontzeptuaren normalizazioa lortu nahi da.
Topaketa horretan 5 stand egongo dira, eta horietako bakoitzean gaixotasun mental bati buruz hitz egin eta landuko da. Giro oneko espazioa izango da eta kontzertu bat ere antolatuko da.
Gaixotasun hauei buruzko informazioa emango da: antsietatea, depresioa, suizidioa, bipolaritatea, eskrizofrenia, elikadura-nahasmenduak eta adikzioak.
Gaiarekiko ezagutza areagotu, gazteentzat leku seguru bat sortu eta auto-laguntza, ulermena eta integrazioa sustatuko dira.
Maiatzak 6: Topaketa Tolosan.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.