Gehiegizko estimulu digitalen eta inolako kontrolik gabeko sareekiko etengabeko esposizioaren aurrean, Saretik esnatu proiektuak kezkatuta eta perspektiba askoz naturalago eta irekiago batekin aldatzeko gogoz dauden pertsonen talde bat bildu nahi du. Ingurune digitaletik deskonektatzen eta benetako konexioak sentitzen ikasteko espazio bat sortzea da helburua.
Proiektuak "deskonexio digitalerako" tresnak eta baliabideak eskainiko ditu prozesu mailakatu eta progresibo baten bidez. 3 bloke landuko dira eta horietako bakoitza deskonexio digitaleko asteburu batekin amaituko da, baina aldez aurretik prestatzeko, 2 dinamika mota egingo dira.
Jarduerek aukera emango diete eremua egokitu eta elkar ezagutzeko eta esperientzia bete-betean bizitzeko; taldeari konektatzen lagunduko diote, deskonexio digitala naturarekin berriz konektatzeko eta berdinen arteko benetako harremanak sustatzeko aukera gisa aprobetxatzeko oinarriak sortuz.
Deskonexio digitaleko asteburuak hainbat gairi buruz
Gaiak/Blokeak:
Deskonexio-asteburuaren aurreko dinamikak:
Proiektuaren helburua da jardunaldiaren oinarrizko teoria eta aurretiko topaketak esperientzia-bizipenarekin konbinatzea, landutako ezagutzak praktikara eramateko.
Topaketak eta jardunaldiak Donostiako Gaztegunean izango dira. Deskonexio digitaleko asteburua, berriz, Baserri/Aterpe ingurune natural batean.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.