Herritarren parte-hartzea eta belaunaldien arteko harremana bultzatzen dituzten espazio publikoak garatzen laguntzeko elementu funtzionalak sortzea du helburu.
Proiektuaren lehen fasean Donostiako hainbat auzotako gaztelekuetan topaketak aurrera eramatea aurreikusten da. Bertan sortutako elkarrizketetatik gazteek hiriarekin duten harremanari buruzko ondorioak aterako dira. Helburua da gazteei hiriaren parte sentiarazi eta euren beharrak asetzen lagunduko duten hirigintzako elementuak diseinatzea. Elementu horiek aisialdia eta elkargune publikoa izatea bultzatu behar dituzte, espazio publiko eroso eta integratzaileak sortzen lagunduz.
Behin elementuak diseinatuta eta definituta daudenean, auzo bakoitzean prototipo bat ezarriko da, hiritarren arteko loturak sustatzen dituen topalekua sortuz. Auzo desberdinetako topalekuak teknologia berrien bitartez konektaturik egongo dira.
Donostiako auzoak elkarreraginerako eta belaunaldien arteko harremanetarako espazio bilakatzeko elementuen diseinua.
Zehazteko.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.