Zestafesta

 

Zestafesta diseinu eta sormen topaketa bat da, artea eta berrikuntza maite dutenentzat aukera moduan aurkezten dena. Ekitaldi honetara bertaratzen direnek sektoreko profesional ezagunek emango dituzten hitzaldi eta tailerrez gozatu ahal izango dute.

Helburua da talentu sortzailea ikusaraztea, eta sormenak proiektu baten azken emaitzak baino askoz gehiago hartzen duela erakustea. Hitzaldi eta tailer horien bidez, espazio bat eskaini nahi diete diseinu grafikoaren, diseinu bisualaren, ilustrazioaren edo arte-zuzendaritzaren profesionalei, horrelako topaketek sektorearen profesionalizazioan laguntzen baitute. Sinergiak sortzeaz gain, topaketak sormen-lanak esan nahi duenaren begirada zabaltzea bilatzen du hizkuntza ezagutzen ez duten pertsona guztientzat. ZESTAFESTA plazer bisuala baloratzen duten pertsona sortzaileen gozamenerako sortutako topaketa izango da.

 

Hitzaldi eta tailerrentzako sarrerak: zestafesta.com
Instagram: @zestafesta

Zer egingo duten

Hitzaldi eta tailer aberasgarriak eta askotarikoak antolatuko dituzte. Sorpresaz beteriko ekitaldia izango da eta hizlari izango ditu Andoni Beristain argazkilari eta arte zuzendaria; Isa Muguruza, bere estilo paregabe eta koloretsuarekin izugarrizko arrakasta izaten ari dena; Bonita Estudio, diseinu grafikoko proiektuetan modernitatea eta tradizioa uztartzen dituen talde sortzailea; eta Pensando en blanco, marken identitatea diziplina sortzaile anitzen bidez aztertzen duen proiektua. Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratzen direnek herriko garagardoarekin egingo dute topa.

Lekua eta Data

Maiatzak 25 Hondarribiako Itsas Etxean

  • Tailerrak: 10:00 - 12:00
  • Hitzaldiak: 16:30 - 20:00


Argazki galeria