Gaztematika sarea

GAZTEMATIKA da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek lurraldeko haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sortutako sare publikoa. Gure sarearen helburua da gipuzkoarrei beren haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan laguntzea, pertsona autonomo gisa beren biografia eraiki dezaten.

Horretarako, etenik gabeko bide-laguntza profesionala, aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta, hitz batean esanda, sustapena eskaintzen dizkiegu, hurbileko zerbitzu eta baliabideen bitartez.

 

Horiek horrela, sare bat osatuz, erreferentzia-esparru orientatzaile eta malgu bat izatea lortu dugu haur, nerabe eta gazteen alorreko politika publikoetan.

Gaztematika sarea 2008-2009an sortu zen, partaidetzazko prozesu baten bidez; eta ibilbide oparo horretan mugarri erabakigarria izan da 2019ko Foru Dekretua, Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Erakundearteko Sareari buruzkoa.

 

 

 

Udalentzako baliabideak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak hainbat zerbitzu eta baliabide ditu Gaztematikako udalen eskura jarrita, horiek haur eta gazteen arloko beren politikak, programak, zerbitzuak eta jarduerak aurrera eraman ditzaten: diru-laguntzak, hainbat alorretako aholkularitza, prestakuntza edota Gaztematikako baliabideak (sareko intraneta, datu-baseak…)

  • Gaztematika Komunitatea

    Gaztematika Komunitatea Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sarea osatzen dugun eragileon harreman-tresna nagusia da. Lankidetza-egitasmo hau baliatzen dugu gure arloan gertatzen denaren berri izateko, ezagutza partekatu eta egunean egoteko. Horrek laguntzen digu ideia berriak osrtzen, oztopoak gainditzen eta berrikuntzak martxan jartzen.

  • Aholkularitza

    Aholkularitza eskaintzen dugu planifikaziorako, komunikaziorako, proiektu eta programetarako... haur eta gazteen sustapenaren esparruan.

  • Prestakuntza: TREBA profesionalak

    Haur eta gazteen lan-eremuan dihardutenek tresnak behar dituzte beren esku hartzearen bitartez haien beharrei dimentsio pertsonal, sozial zein kulturalean erantzuteko. Eta baliabide horiez hornitzen laguntzea da prestakuntza osagarriko eskaintza honen helburua.

  • Dirulaguntzak

    Gipuzkoako Foru Aldundiak udalei dirulaguntzak ematen dizkie, berekin lankidetzan aritzeko eta «Gaztematika», Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sarearen esparruan, haur, nerabe eta gazteentzako planak, programak, jarduerak eta zerbitzuak martxan jartzeko

  • Gaztematika Komunitatea

    Gaztematika Komunitatea Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sarea osatzen dugun eragileon harreman-tresna nagusia da. Lankidetza-egitasmo hau baliatzen dugu gure arloan gertatzen denaren berri izateko, ezagutza partekatu eta egunean egoteko. Horrek laguntzen digu ideia berriak osrtzen, oztopoak gainditzen eta berrikuntzak martxan jartzen.

  • Aholkularitza

    Aholkularitza eskaintzen dugu planifikaziorako, komunikaziorako, proiektu eta programetarako... haur eta gazteen sustapenaren esparruan.

Haurtxokoak eta gaztelekuak

Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuak haurrak eta nerabeak astialdiaren bitartez bizitzarako trebatzen dituzten hezkuntza ez-formaleko zerbitzuak dira. Neska-mutil guztientzat dira: izan ere, haiek egiten dituzte, beraiek taxutzen dituzte, bertako hezitzaileen bide-laguntzarekin eta prozesu horretan parte hartuz.

 

Gipuzkoako haurtxoko eta gazteleku bakoitzak bere izaera du, bere identitate eta autonomia, baina Gaztematika sareak, guztien kalitatea bermatzen du, bertako profesionalen prestakuntza eta kualifikazioaren bitartez, zerbitzuetan programa berritzaileak eta kanpainak martxan jarriz, edota beren jardunerako aholkularitza eta laguntza emanez.

Informazio gehiago. Leiho berrian irekiko da.

Gaztematika komunitatea

Gaztematika sarearen plataforma digitala da, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloko profesional eta eragileen harreman, komunikazio eta lankidetzako tresna nagusia.

 

. Leiho berrian irekiko da.

 

Jarraitu gure sareak