Praktika onen zerrenda

GAZTEMATIKAko hezitzaileen foroak

2018·12·14

GAZTEMATIKAko hezitzaileen foroak

Gaztematikak (Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistemak) antolatuta, foroa da Gipuzkoako haurtxokoetan eta gaztelekuetan lan egiten duten hezitzaile zein suspertzaileek duten topalekua, intereseko gaiak landu, esperientziak trukatu, harremanak sendotu, eta Gaztematikako eta lurraldeko haurtxoko eta gaztelekuen sareko kide izateko sentimendua garatzeko.

DONOSTIA: Martx Up!

2018·09·30

DONOSTIA: Martx Up!

Martx Up! 18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideiak eta proiektuak bultzatu eta martxan jartzeko ekimena da, hiritar aktiboak eta sortzaileak sustatzeko.

GAZTEMATIKA SAREA: Erasmus+ proiektuak

2018·05·24

GAZTEMATIKA SAREA: Erasmus+ proiektuak

Villabona, Usurbil eta Donostiako gaztelekuetako 15 neraberen eta Wiesbadengo 15 neraberen arteko trukea eginda. Herritartasun digitala ardatz hartuta, hainbat ekintza antolatu dira bi egonalditan; astebetez Zarautzen eta beste astebetez Wiesbadenen. Proiektuaren gastu guztia Europatik diruz lagundu da, Erasmus + programaren baitan.

AZKOITIA: Baratzegintza

2018·02·04

AZKOITIA: Baratzegintza

Haurrak naturara era dibertigarrian hurbiltzeko ekimena da. Azkoitiko ludotekako HH4-HH5 eta LH1-LH3ko haurrekin burutu da ekintza, hiru hilabetez.

IBARRA: Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz

2017·11·27

IBARRA: Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz

Ibarrako gaztelekuan parte hartzen duten DBH2 eta 3ko nerabeek “Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz” ekimena garatu dute. Nerabeek bultzatutako ekintza da, eta auzolanaren bidez bertako hiri-altzariak berritzeko eta herriko espazioak bereganatzeko asmoa du. Ekimenaren helburua da herritarren parte hartze aktiboa sustatzea, eta nerabeak sozializatzen diren espazio publikoarekiko ahalduntzea.

DEBA: Eskutik eskura proiektua

2017·08·09

DEBA: Eskutik eskura proiektua

Debako 8 gaztek bultzatuta, gaztelekuaren laguntzarekin, giza eskubideen aldeko bidaia antolatu dute Saharara .

AZKOITIA: Enea-Zurea proiektua

2017·08·08

AZKOITIA: Enea-Zurea proiektua

"Enea zurea" sentsibilizazio- eta solidaritate-proiektua da, beste herrialdeetako haurren eta gazteen errealitatea, kasu honetan Nepaleko haurren eskubide eta beharrak, Azkoitiko Ludotekoko haurrei gerturatzeko martxan jarri dena.

TOLOSA: nerabeentzako esku-hartze komunitarioko lan-taldea

2017·05·11

TOLOSA: nerabeentzako esku-hartze komunitarioko lan-taldea

Nerabeak ardatz dituen prebentziorako lan-taldea lanean ari da departamentu eta arlo desberdinen artean sorturiko hainbat proiektutan

DONOSTIA: Gure Kabuz irratsaioa

2017·04·27

DONOSTIA: Gure Kabuz irratsaioa

Donostian, 15-25 urteko gazteek hainbat irratsaio sortu eta kudeatzen dituzte lan-taldean.

ZUMAIA: Gazteguneko pleguak genero ikuspegia txertatuta

2017·03·21

ZUMAIA: Gazteguneko pleguak genero ikuspegia txertatuta

Zumaiako Udaleko Gazteria Sailak genero ikuspegia txertatu du pleguen helburuan. Gipuzkoan lehenengoz egin da hori gazteriaren arloan.

ITSASONDO: Haurren Herria proiektua

2017·02·07

ITSASONDO: Haurren Herria proiektua

Hezkuntza formala eta ez formalaren arteko elkarlana da nagusi, baita haur eta nerabeen parte-hartze aktiboa ere.

IRUN: Gazteentzako aurrekontu parte-hartzaileak

2017·01·16

IRUN: Gazteentzako aurrekontu parte-hartzaileak

Irungo Udalak 2017rako bere aurrekontua aditzera eman eta parte-hartzea sustatzeko prozesua jarri du martxan.

HERNANI: Nerabe Zerbitzua (Gazte Txokoa) eta kale heziketa programaren arteko koordinazio-sistema definitzea

2016·09·13

HERNANI: Nerabe Zerbitzua (Gazte Txokoa) eta kale heziketa programaren arteko koordinazio-sistema definitzea

Hernanin aurrera eramandako ekimena da. Gazte Txokoko hezitzaileen, kale-hezitzaileen, gizarte-langilearen eta gazteria-teknikariaren arteko koordinazio-sistema martxan jarri da.

ARRASATE: Lan talde profesionalaren jarduna hezkidetzailea dela bermatzeko PENTALOGOA

2016·05·12

ARRASATE: Lan talde profesionalaren jarduna hezkidetzailea dela bermatzeko PENTALOGOA

Arrasateko gazte txokoak tresna berria sortu du lan-talde profesionalean hezkidetzaren txertaketa integrala bermatzen duena.

GAZTEMATIKA SAREA: Instant1ean: herritartasun digitala lantzen

2016·05·09

GAZTEMATIKA SAREA: Instant1ean: herritartasun digitala lantzen

Gipuzkoako Nerabe Zerbitzuetako hezitzaileak, modu adostuan, Herritartasun Digitalaren gaia lantzen hasi dira.

ZUMAIA: Behar bereziak dituzten nerabeak. Zerbitzuaren erabilera zehazteko protokoloa.

2016·04·14

ZUMAIA: Behar bereziak dituzten nerabeak. Zerbitzuaren erabilera zehazteko protokoloa.

Zumaiako Udaleko Gaztelekuan, behar bereziak dituzten nerabeen erabilera zehazteko protokoloa egin da.

MENDARO: Euskarazko ipuin-lehiaketa berpiztuz

2016·04·09

MENDARO: Euskarazko ipuin-lehiaketa berpiztuz

LH5etik DBH4erako ikasleentzat ipuinak idazten laguntzeko tailerrak antolatu dituzte Mendaroko udalak, udal liburutegiak eta guraso elkarteak. Bertan, idazle profesional batek idazteko tailerrak eskaini ditu eta, gainera, ipuin kontalari saioak antolatu dira.