Praktika onak: Zertaz ari gara?

 

Praktika onak haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko ekimen arrakastatsuak dira, Gaztematikako baloreetan oinarritzen direnak eta besteentzat baliagarriak izan daitezkeenak.

Barrurantz, praktika arrakastatsu batek aldaketa positiboa ekar dezake, bere alderdi positiboak zein negatiboak kontuan hartuta. Kanporantz, eredugarria dena ahalik eta gehien hedatu ahal izateko ahalegina egitea merezi du.

Praktika onak identifikatzean alderdi guztiak kontuan hartuko dira: politikoa, teknikoa, esku-hartzekoak, antolaketari eta kudeaketari lotutakoak, besteak beste.

 

IRIZPIDEAK

Praktika onak identifikatu eta baloratzeko irizpideak hauek dira:

Ezinbesteko irizpideak

  1. Gaztematikako PRINTZIPIOAK eta BALIOAK ditu oinarri.
  2. Haurren, nerabeen eta gazteen egungo egoeran eragiten du.
  3. Berdintasuna eta aniztasuna sustatzen du (kultura, hizkuntza, funtzio-aniztasuna)
  4. Haurren, nerabeen eta gazteen eskubideak bermatzen dira.
  5. Haurren, nerabeen eta gazteen BEHARREI erantzuten die.
  6. Eragin POSITIBOA du.
  7. Ekimen PARTEKATUA da. Elkarlanean eta koordinatuta.

Irizpide gehigarriak

  1. Planifikatua
  2. Berritzailea
  3. Haurren, nerabeen eta gazteen parte-hartze aktiboa
  4. Eraginkorra
  5. Efizientea
  6. Jasangarria
  7. Erreferentea
  8. Elkarlanean eta sarean egina
  9. Inklusiboa
  10. Planteamendu komunikatiboa