Gaztematikaren oinarrian, udal-mailako zerbitzuak daude, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteengandik hurbilen daudenak. Beren hartzaile edo onuradunak 4 eta 18 urte arteko herritar guztiak dira; horien ongizatea bermatu nahi dute.
Hala, Gaztematikako zerbitzuek Gipuzkoako haurrei, nerabeei eta gazteei:
4tik 11 urtera bitarteko haurrez arduratzen da. Era honetako zerbitzuen baliabide nagusia HAURTXOKOA da.
12tik 17 urtera bitarteko nerabeak ditu hartzaile. Halako zerbitzuetan GAZTELEKUA da baliabide nagusia.
18 urtetik gorako gazteak dira bere ardura.
Beren tamainagatik edo bestelako arrazoiren batengatik adinkako zerbitzu espezifikoak izan ezin dituzten herrietan haur, nerabe eta gazteez arduratzen da. Hauetan ere HAURTXOKOA/GAZTELEKUA izan ohi da bitarteko nagusia.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.