Gaztematika datuetan (2021)

 

2021ean Gipuzkoako 87 udalerrietatik 75 dira sareari atxikita daudenak. Udal hauek, guztira 247 ekipamendu eta zerbitzu baino gehiago dituzte haur, nerabe eta gazteei buruzko politikak lantzeko. Behean zehaztuko dira zer motatakoak diren. Guztira, 300 profesional baino gehiagok osatzen dute Gaztematika sarea, udal-teknikari, hezitzaile, koordinatzaile, suspertzaile eta bestelako eragileen artean.

2021eko datuen arabera, Gaztematika sarean dauden herrietan Gipuzkoako ia populazio guztia bizi da, zehazki % 97,13. Biztanleriaren % 29 0-30 adin-tartean dago; guztira, 206.304 haur, nerabe eta gazte dira. 0-11 urte bitartekoak 72.637 (% 10) dira, 12-17 urte bitartekoak 44.052 (% 6) eta 18-30 urte bitartekoak 89.615 (% 13).

Populazioa Portzentzajeak
Gaztematikaren estaldura % 97,13
Gaztematikako haur, nerabe eta gazteen populazio-indizea % 29,38
   

 

Gipuzkoa osoan haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako zerbitzuak daude indarrean. Zerbitzua izateak bermatzen du udalerri horretako gazteria-arlotik haur, nerabe eta gazteentzako politikak lantzen direla. Zerbitzu horietako batzuek haur eta nerabeekin esku-hartze zuzena egiteko ekipamenduak dituzte: haurtxokoak (12 urte arteko erabiltzaileentzat) eta gaztelekuak (13-17 urtekoentzat).

Gerta daiteke, udalerri batek zerbitzua izatea, baina ez ekipamendurik. Aldiz, ekipamendua duten udalerri guztiek dute zerbitzua.

Bestalde, ikasturtean zehar, haur eta nerabeei jasotako zerbitzuari buruz duten iritzia galdetzen zaie. Eta oro har, haur eta nerabeek oso ondo baloratzen dute beren herriko eskaintza: haurrek 9 eta nerabeek 8.

 

 

TREBA profesionalak haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloko teknikari eta zerbitzuetako hezitzaileentzako prestakuntza-eskaintza da. Haur eta gazteen lan-eremuan dihardutenek tresnak behar dituzte beren esku-hartzearen bitartez haien beharrei dimentsio pertsonal, sozial zein kulturalean erantzuteko. Eta baliabide horiez hornitzen laguntzea da prestakuntza osagarriko eskaintza honen helburua.

Honako hauek dira 2020-2021 ikasturteko datuak:

 

Gaztematika osatzen duten erakundeek haur, nerabe eta gazteen sustapenerako duten aurrekontua bildu eta batu egin dugu: