Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen ongizatea, garapena, autonomia eta ahalduntzea bultzatu nahi ditugu, bizitzen ari zareten aro horretan bizipen zoriontsuak izan ditzazuen. Horregatik, ardura eta konpromisoa hartzen dugu bizi eta ibiltzen zareten inguruneak seguruak, babesleak eta tratu onekoak izan daitezen lan egiteko, eta zuen beharrak eta nahiak ezagutzen saiatzen gara; hori guztia, zuen parte-hartzea ahalbidetuz eta hainbat eragilerekin batera lan eginez.
Gure zerbitzuan kudeatzen ditugun programak bi modutara gauzatzen dira: batetik, zeharka, Gaztematika sarearen kide diren udalekin batera, edota Foru Aldundiko beste departamentuen politiketan eraginez; eta bestetik, zuzenean, programak eta zerbitzuak eskainiz, bereziki zuei, haur eta gazteei, eta baita zuen familiei ere.
Horiez gain, gure zerbitzuak zuzenean kudeatzen ditu hiru gazte-aterpetxez osatutako aterpetxeen foru-sarea, gazteez gain, gizarte osoari ere zerbitzua eskaintzen diona.
Web-orri honetan bilduta duzu gure programa, sare, zerbitzu eta laguntza guztiei buruzko informazioa.
Gure zerbitzuak bi atal ezberdinetan banaturik daude. Batetik, haur eta gazteei zuzendatuko zerbitzuak ditugu, eta bestetik, Gipuzkoako udalei eskaintzen dizkiegunak.
Helbidea
Plaza Gipuzkoa, S/N, 20004 San Sebastián, Guipúzcoa
Helbidea
Plaza Gipuzkoa, S/N, 20004 San Sebastián, Guipúzcoa
Helbidea
Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.