Kultura ezberdinak ezagutzeak, beste herrialdeetako gazteekin elkarlanean proiektuak garatzeak eta bidaiatzeak eragin oso onuragarria izan dezakete gazteen garapen pertsonalean eta profesionalean.
Hori dela-eta, Europar Batasunak gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak garatzeko diru-laguntzak ematen ditu, ERASMUS + programaren bitartez.
Azken urteotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturik, ERASMUS + programak gazteria-arloan eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi izan dira Gaztematikaren baitan.
Hala, Aldundiak hainbat baliabide jarri ditu udalen eskura, gazteekin batera trukerako proiektuak aurkeztu eta garatu ditzaten. Bitarteko horien artean azpimarratzekoak dira diru-laguntza, azpiegiturak lagatzea eta Gazteguneko lan-taldearen aholkularitza eta bide-laguntza proiektuaren prozesu osoan zehar: diseinua, onartzeko aurkezpena, garapena eta ebaluazioa.
Gipuzkoako eta Esloveniako hainbat lekutatik etorritako 18 eta 30 urte bitarteko 28 gaztek osasun mentalaren inguruko hitzaldiak, tailerrak eta ekintzak garatuko dituzte. Proiektuak astebeteko bi trukere izango ditu: martxoaren 17tik 23ra Zarautzen (Gipuzkoan) eta apirilaren 21etik 27ra Mariborren (Eslovenian).
Hezkuntza ez-formaleko proiektu honen bidez, Europako 18 eta 30 urte bitarteko gazteek ongizate emozionalari eta osasun mentalari buruz hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko gune bat sortuko dugu. Hainbat kontzeptu landuko dituzte tailer eta dinamika ezberdinen bidez, hala nola, autozainketaren garrantzia, asertibitatea eta nola lagundu une zailak bizi dituzten pertsonei, nola zaindu osasun mentala elikaduraren eta kirolaren bidez, arte-terapia eta sormena osasun mentala zaintzeko...
Guztira 30 pertsona elkatuko dira bi trukeetan:
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.