Ibarrako, Oñatiko eta Italiako 16-18 urte bitarteko gazteek elkarrekin garatuko dituzte kultura-aniztasunari buruzko hainbat ekintza. Proiektuak bi egonaldi izango ditu: Hondarribian, urriaren 10etik 15era, eta Italian, abenduaren 2tik 7ra.
Batez ere faktore politikoek, ekonomikoek eta sozialek baldintzatuta, historian zehar migrazio-mugimenduek askotariko errealitateetatik etorritako pertsonen fluxuak sortu dituzte, pertsonen eta kulturen arteko topaketa eta harremana erraztuz; baina sortutako elkarreragina ez da beti positiboa izaten. Horregatik, uste dugu behar-beharrezkoa dela bereziki biztanle gazteenak kultura-aniztasunari buruz lehenbailehen sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta prestatzea, gizarte-kohesiorako faktore positibo gisa eta gizarte askeagoak eta bidezkoagoak eraikitzeko oinarri gisa.
Hausnarketa horretatik dator "Cultural shake: tomorrow begins today" proiektua. Hezkuntza ez-formalaren esparruan garatutako proiektu honen bidez, 16-18 urteko gazteei aukera eman nahi diegu pertsona desberdinen kultura, tradizio, esperientzia eta bizitza-historiak ezagutzeko aukera emango dien kultur ikaskuntza batean murgiltzeko, beren erosotasun-eremutik irtenaraziz eta beren aurreiritziei eta beldurrei aurre eginez.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.