Digital Youth Work: Profesionalen topaketa Ljubljanan (Eslovenia)

 

Hainbat herrialdetako gazteria-arloko profesionalen topaketa honen helburua da ingurune birtualak nerabe eta gazteekin lan egiteko dituen aukerak aztertzea.

Aurrez aurre egiten dugun lan pedagogikoa ingurune birtualera zabaltzean haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten profesionalek topa ditzaketen zailtasunei buruz hausnartu nahi da, baita eremu digitalean lan egiteko beharrezkoak diren gaitasunak ezagutu eta honi buruz eztabaidatu ere.

Era berean, aukera izango da hainbat herrialdetan gaiari buruz dauden praktika egokiak eta joera berriak ezagutzeko, eta baita etorkizuneko lankidetzak sendotzeko ere.

Jakinekoa da Internet eta sare sozialak eremu garrantzitsuak direla gaur egungo gazteen bizitzan. Horiek izan daitezke beren bizitza adierazi edo erakusteko tresna nagusiak eta, halaber, erabilienak dira lanerako, beste pertsona batzuekin harremanak izateko eta aisialdirako. Hori gutxi balitz, pandemia ondoren, gazteen parte-hartze digitala hazi egin da, eta, aldi berean, haur, nerabe zein gazteentzako aurrez aurreko zerbitzuek gero eta muga eta zailtasun gehiago izan dituzte; horregatik, ingurune birtualera egokitu behar izan dira.


  Helburuak:

Unibertso birtual batean lan egin ahal izateko, haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile guztiek oinarrizko trebetasun birtual batzuk eskuratu behar dituzte, eta hori da proiektuaren helburu nagusietako bat.

Proiektua gazteria-arloko lan digitalean (Digital Youth Work-DYW) interesa duten profesionalentzako da. Erakunde bakoitzeko 5 profesionalek bat egingo dute egitasmoarekin. Garrantzitsua da gazteria-arloko lan digitalean esperientzia izatea eta beste partaide batzuekin zerbait partekatzea.

 Partaideak:

  • 5 herrialdetako partaideak edo profesionalak bilduko dira: Eslovenia, Wiesbaden, Gipuzkoa, Israel eta Turkia.

 Datak:

  • Azaroaren 14tik 18ra.
  • Lansaioak goizez eta arratsaldez izango dira.

 Lekua:

  • Ljubljana (Eslovenia).


Argazki galeria