Gazteak eta hizkuntza gutxituak

 

Nerabeen arteko trukaketa. Zizurkilgo eta Elgoibarko Udalek, elkarlanean egindako Europa mailako mugikortasun-proiektu bat da honakoa, hizkuntza gutxituen inguruko sentsibilitatea duten gazteei zuzendua. Gainera, ekimen honetako kide izango dira Donibane Garaziko Lizeo Publikoak eta Galway-ko (Irlanda) Muintearas Teo Elkarteak.

Egitasmoan parte hartuko duten gazteek astebeteko egonaldia egingo dute bi herrialdeetan. Lehenengoa urriaren 29tik azaroaren 4ra izango da Galway-n eta bigarrena, berriz, abenduaren 2tik 9ra Hondarribiko aterpetxean. Egonaldi horietan toki bakoitzeko hizkuntza gutxituaren errealitatea ezagutuko dute eta GAZTEAK ETA HIZKUNTZA GUTXITUAK gaiaren inguruko tailerrak egingo dituzte, herrialde bakoitzeko gazteek beren hizkuntza gutxituarekiko duten harremanari buruzko hausnarketa bultzatuz.

Bideoak

Hizkuntza gutxituak: aurkezpen-bideoa.


512x180

 EGUNEROKOA HIZKUNTZA GUTXITUAK

Urriaren 30tik azaroaren 4ra arteko ekintzen egunerokoa.

Informazio +