Nerabeen arteko trukaketa.
Urrian egingo den topaketa honetan 5 herrialde ezberdinetako 15-17 urte bitarteko 30 neska elkartuko dira, denen artean neskek dituzten eskubideen inguruan aritzeko. Urriak 11ean ospatzen den nesken nazioarteko eguna aitzakitzat hartuz, neskek munduko leku ezberdinetan dituzten eskubideen inguruan hitz egin nahi da, taldeko nesken jatorri ezberdina ere kontuan hartuz. Izan ere, Tolosako 6 neskez gain, Palestina, Polonia, Turkia eta Alemaniako beste hainbeste neska elkartuko dira, leku bakoitzeko emakumezko 2 hezitzailerekin.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.