Nesken eskubideak 2024

 

Urrian egingo den nerabeen arteko topaketa honetan 5 herrialde ezberdinetako 15-17 urte bitarteko 30 neska elkartuko dira, denen artean neskek dituzten eskubideen inguruan aritzeko.

Urriaren 11n ospatzen den Nesken Nazioarteko Eguna aitzakitzat hartuz, neskek munduko leku ezberdinetan dituzten eskubideen inguruan hitz egin nahi da, taldeko nesken jatorri ezberdina ere kontuan hartuz. Izan ere, Aretxabaletako 6 neskez gain, Palestina, Polonia, Turkia eta Alemaniako beste hainbeste neska elkartuko dira, leku bakoitzeko emakumezko 2 hezitzailerekin.


  Helburuak:

  • Nerabeekin batera nesken eskubideei buruz hausnartu.

 Partaideak:

  • 5 lekutako 6 neska + 2 emakumezko hezitzaile (guztira 40 emakume): Jerusalem (Palestina), Wroclaw (Polonia), Nilüfer (Turkia), Wiesbaden (Alemania) eta Aretxabaleta.

 Datak:

  • Wroclaw (Polonia): Urriaren 12tik 20ra arte