Youth and sustainability 

 

Ordiziako eta Wiesbadengo gazteak elkarrekin egon ziren garapen jasangarria eta krisi klimatikoaren inguruko ekintza ezberdinak garatuz. Proiektuak bi egonaldi izan zituen: Hondarribian 2023ko apirilaren 11tik 17ra eta Wiesbadenen abuztuaren 28tik irailaren 3ra.

Krisi klimatikoari aurre egitea eta haur, nerabe eta gazteak garapen jasangarriaren alde heztea Gaztematikako eragile guztien helburua da. Eta hori lortzeko hainbat ekintza garatu ditugu, baina oraindik asko dago egiteko. Erasmus plus programa aukera paregabea da nerabe eta gazteekin proiektuen bitartez zenbait gai lantzeko eta, krisi klimatikoa mundu mailako arazoa izanik, oso interesgarria izan daiteke Europako beste gazte batzuekin gaiari buruz hausnartzea.

Hori horrela, Ordiziako Udalak gazteen arteko trukea antolatu zuen Wiesbandego Udalarekin (Alemania) batera. Astebeteko bi egonaldi prestatu ziren, bata Gipuzkoan eta bestea Wiesbadenen, eta bietan garapen jasangarriarekin erlazionatutako hainbat ekintza egin zituzten. Ekintzak hezkuntza ez formalaren baitan garatzen direnez, sustapen-arlotik bultzatu ohi diren bestelako helburuak ere landu ziren: kulturartekotasuna, errespetua, eta inklusioa, besteak beste.


  Helburuak:

Proiektu honen bitartez garapen jasangarriaren gaia landu nahi izan zen Ordiziako eta Wiesbadengo gazteen artean, gaiari buruzko ikuspegi kritikoa sustatuz.

Europar proiektuek eskaintzen duten aukera aprobetxatuz, kultura ezberdinen arteko ezagutza eta errespetua ere landu nahi izan ziren, parte-hartzaileentzat esperientzia interesgarri eta positiboa izatea bilatuz.

 Partaideak:

  • Guztira 33 pertsonak parte hartuko dute: Ordiziko 12 gazte + 3 hezitzaile eta Wiesbadengo 15 gazte + 3 hezitzaile.

 Datak:

  • Hondarribian: Apirilak 11-17.
  • Wiesbadenen: Abuztuak 28 – Irailak 3.


Argazki galeria