Gipuzkoan Gazte Tour musika eta arte eszenikoen inguruan hainbat ekimen biltzen dituen programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste hainbat eragile eta udalekin elkarlanean garatzen duena. Bere helburu nagusia da nerabe eta gazteei kultur programazio erakargarria eskaintzea, bide batez ikuskizunaren parte senti daitezen saiatuz.
Hemen da berriro Gipuzkoan Gazte Tour beste edizio berri batekin. Aurten ere, aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak 16 eta 25 urte bitarteko gazteei eskaintzen dien aisia aktiboko eta partaidetzazko kultura-zirkuitua Gipuzkoako hainbat udalerritara iritsiko da.
Aurten lehen mailako artistak eta, jakina, tokiko talentu gazteen erakustaldiak izango dira parte hartuko duten lurraldeko hainbat herritan. Udaberri honetan Gipuzkoan Gazte Tour Andoainen eta Ordizian izango da. Urtean zehar, Hondarribia, Zumarraga, Eibar, Irun eta Arrasate ere bisitatuko ditu.
AGENDA | HERRIA | DATA |
---|---|---|
SOGE CULEBRA + ANIXE + LAX LAZARO + MASTERCLASS (RAYMOND NAVAL) | Andoain | Maiatzak 30 eta Ekainak 1 |
DJ TINTZ + TATTA + ESPINELLIS WE ARE + MASTERCLASS (LEIRE DALLAS) | Ordizia | Ekainak 7 eta 8 |
KULTO KULTIBO + AIMARZ + MASTERCLASS (LAURA GOGEASKOETXEA) | Zumarraga | Urriak 11 eta 12 |
NOAN + UDAZ + MASTERCLASS (LEIRE DALLAS) | Eibar | Urriak 26 |
Programazio zehatza aurrerago | Arrasate | Atzeratuta |
OCER Y RADE + LAS NINYAS DEL CORRO + SISTA KATA... | Irun | Abenduak 14 |
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.