PARKOUR-ari buruzko MASTERCLASS-A LOTZEN ADD-en eskutik:
Lotzen ADD-ek, Parkour-a zabaltzen eta irakasten erreferentziazkoa den elkarteak, tailerra emango du jarduera hori lehenengoz probatu nahi duten gazteak edo jada esperientzia izan eta beraiekin entrenatu nahi dutenak gonbidatuz. Erronka desberdinak izango dira, oztopoak gaindituz, salto eginez eta mugituz, espaziora egokitu eta erabilera berri bat emateko.
Eguna: Azaroak 13
Lekua: Goiko Plaza
Ordutegia: 11:30
Sarrera: Doan.
Izen-ematea: Irekia. Gazte Lokalean (whatsapp bidez 682025485 edo gaztelokala@andoain.eus emailera idatziz). Izena emateko epea ostegunean amiatuko da, 19:00etan. Gehienez 24 pertsona.
KONTZERTUAK
Eguna: Azaroak 13
Lekua: Bastero Kulturgunea
Sarrera: Irekia aforoa bete arte. 4 € Bastero Kulturguneko lehiatilan salgai edo Tickets Kutxabank-en
Ordua: 18:00etatik aurrera
HASIERAKO TALDEAK:
EDU + CRUTZERO + DJ ANDER:
Andoaingo 19 eta 25 urte arteko hiru gazte hauek urteak daramatzate Gipuzkoako hiri-panoraman. Beren abestiak jo eta ekoizteaz gain, inprobisazioak egiten dituzte freestyle estiloan.
ARTISTA NAGUSIAK:
MIREN
DELAOSSA
Delaossa, zalantzarik gabe, gaztelaniazko raparen izen nabarmen eta errespetatuenetako bat da jada. Malagako raperoaren ibilbidea meteorikoa izan da azken urte eta erdi honetan: lehenik eta behin, “Un perro andaluz (2019) izan zen, estreinako album indartsua, rap gordin eta lehorrekoa, berarengan jarritako itxaropen guztiak berretsi zituena; horren ondoren, besteak beste, “La placita”, rap nazionalaren ereserki bihurtua; eta azkenik, “La Tour Liffee” (2020) oraintsuko bere mixtape distiratsua. Jauzi horrek beste hit bat ekarri zuen "Veneno" single-a barne. Izan ere, hilabete gutxitan Urrezko Diskoa izatea lortu du, eta Spotify-en bakarrik 12 milioi entzute baino gehiago ditu.
Malagako itsas auzo bateko gela batean hasi zen abentura honek arlo osoaren errespetua eta miresmena du jada, ehunka mila jarraitzaile, milioika erreprodukzio plataforma digitaletan eta kontzertuetako sarrerak agortzen ditu. Ezinezkoa da Delasossaren ibilbideak muga non duen jakitea.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.