2URRIA

Gipuzkoan Gazte Tour Arrasate: Shaolin Monkey + Anier + Hard GZ + Denso + Tatta + Mutiko eta, horretaz gain, masterclass-a La Basurekin

 

MASTERCLASS: HIP HOP-AREN MUNDUAREN HASTAPENAK
+ RAP-TAILERRA LA BASU-REKIN

  • Eguna: Urriak 2

  • Lekua: Pablo Uranga kalea, 6, Gaztegunea

  • Ordutegia: 16:00

  • Sarrera: Doan

  • Izen-ematea: Gaztetxokoetan, gazte-bulegoan edo on-line (arrasate-eus webgunean) egin ahal izango da. Aforoa mugatua da.

 

KONTZERTUAK

  • Eguna: Urriak 2

  • Lekua: Herriko plaza (eguraldi onarekin) / Amaia Antzokia (eguraldi txarrarekin)

  • Sarrera: Doan. Aforoa mugatua izango da. 

Ordutegiak:

  • HASIERAKO TALDEA: DENSO + TATTA + MUTIKO 17:30-18:00
  • SHAOLIN MONKEY: 18:15-18:45
  • ANIER: 19:00-20:00
  • HARD GZ:- 20:15-21:30

 


HASIERAKO TALDEA: DENSO + TATTA + MUTIKO

Arrasateko eta Aramaioko 21 eta 22 urteko 3 gazte gara 2017tik musika egiten dugunak: Tatta, Mutiko eta Denso produktore/DJ-a. Hainbat lekutan jo dugu , besteak beste, Arrasate eta Debako gaztetxeetan. Estatuan gure erreferentziak dira Aiman jr, Dano, Chill Mafia, Nickzzy…, eta nazioartean Lil Peep, Lil Skies, Post Malone, Travis Scott…

 

Trap/rap musika egiten dugu eta, etorkizunari begira, musika-industrian presentzia handiagoa izan eta kontzertu gehiago egin nahi genituzke.

 

 

SHAOLIN MONKEY

Shaolin Monkeyk hainbat single atera ditu eta 2019an Coto de Caza lana aurkeztu zuen. Bartzelonako MCak bere oihartzuna eta jarraitzaile-kopurua nabarmen handitzea lortu du pixkanaka, sare sozialek bere lanen berri eman baitute; horrela, ikusgaitasuna lortu du eta jarraitzaile askoz gehiago izatea ere bai. Haren mezuak, benetako estiloak eta egiten dituen ikus-entzunezko lanen kalitateak bermatzen dute oihartzun hori.

 

Bere track-etan dozenaka mila entzute bildu ondoren eta azken lanean 4 milioi bisitak gaindituta, bere single berriak aurkeztu ditu C. Terriblerekin eta Trueno argentinarrarekin lankidetzan: 1KDQ eta Hot Brocoli.

 

 

ANIER

Berak aitortzen duenez, kasualitate hutsez iritsi zen hip-hopera, baina orain zaila izango da mugimendu urbanoetan nagusienak Anier alde batera uztea, Bartzelonako raperoak distira, irmotasuna, alebosia, ausardia, zarata eta haserrea ematen dizkio-eta. Anierrek inork ez bezala defendatzen ditu, estalki gabeko aditzen bidez, desolazio emozionalaren lurraldea, aitormen zintzo eta basatia. Bere hitza ez da ezkutatzen, agerian jartzen da. amorrua eta emozioa bateratzen ditu, esaldi zuzen eta zorrotzetan sentimendu pertsonalak eta sakonak laburbilduz. Anierri odola dario, baina ez ezpainei hozka egiteagatik, bere hitzen haginkadengatik baizik.

 

Azkarra da eta kargatuta dago, errepikapeneko arma automatiko bat bezala. Bala horietan nobleziak eta emozionaltasunak agintzen dute. Horietan Anierrek bere burua bilatzen, aurkitzen, galtzen eta berriro bilatzen du. Amets hautsien bulebarreko alaben alaba da Anier, eta gaur egungo hip-hop panoramako kanta onenetako batzuk sinatu ditu: “Fuego a tregua”, “Carnaza”, “Caballo dopados”, “Siéntelo”, “Náufragos” edo “Oasis”. Bere ibilbide artistiko-musikalak hiru urte besterik ez ditu, baina milioika dira bere bideoen ikustaldiak.

 

 

HARD GZ

Pedro Ruibal 1995ean Vigon jaiotako galiziar raperoa da. Coruñan hazi zen, eta bertan hip-hopa ezagutu, eta Hard GZ izatera pasatu zen. 14 urterekin bere lehen estudioa sortu zuen etxean, eta Urban Style Crew bandan hasi zen rapeatzen, DJ eta MCz zein grafiteroz inguratuta. Gero, La Utopía del Norte zigilua sortu, eta ia hamar urtez aritu zen lanean.

 

Rapero atipikoa eta utopikoa da; eta gizartearekiko duen konpromisoagatik nabarmentzen da, bere letretan ez ezik (kaleko bizitzari eta langileen borrokari buruzko aipamen ugari egiten ditu), baita proiektu solidario ugaritan ere.

 

Urte gutxiren buruan, hip-hop panoramako artista garrantzitsuenetariko bat bihurtu da; fenomeno biral horrek, gainera, soinu hutsa gainditzen du.