KONTZERTUAK
Eguna: Urriak 1
Lekua: Izazpiko plaza estalia, Zumarraga
Ordua: 18:30etatik aurrera
Sarrera: Doan
Ordutegia:
18:30etatik aurrera
HERRIKO ARTISTA
DJ TINTZ
Andoni Martínez, DJ Tintz, DJ profesionala da 2019tik. Berak dioenez, haurtzarotik du musika gustuko, eta horren ondorioz aurpegi ezaguza da, gaur egun, Santa Isabeleko jaietan eta Ibizako bi diskotekatan. DJ egoiliar izatea eskaini diote, baina nahiago du bere “showcase”-a ekitaldi desberdineara eta askotariko publikoengana eraman.
TALDE NAGUSIA
WOMAN SOLDIER
2017ko hasieran Belén Natalík eta Chalart58k egindako “Woman Soldier” kantuak eman dio izena proiektuari. Chalart58k reggae estiloko 4 abeslari ezagun bildu zituen La Panchita Records-en, Women Soldier egitasmorako: Awa Fall, Matah, Belén Natalí & High Paw.
2018aren bukaeran atera zen elkarrekin egin zuten lehen LPa (Woman Soldier), eta ordutik arrakasta handia lortu dute jaialdi entzutetsuetan: hala nola Rototom-en. Horren ondorioz, emakumeak buru dituen banda hau gaur egungo reggae musikaren erreferentzia bilakatu da.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.