MASTERCLASS-A CLAUDIA RIERArekin ('FAMA A BAILAR'):
Claudia Riera Vidalek 26 urte ditu eta Lleidakoa da. 8 urterekin hasi zen dantzan, lehiaketako taldeetan aritu da eta emaitza oso onak lortu ditu. 2018an, Movistarren “Fama a Bailar” programan parte hartu zuen eta, horren ondoren, Lola índigoren taldeko dantzari gisa hasi zen lanean, bere bideoklipetan eta Espainia eta Latinoamerikako biran. Horrez gain, Shakirarekin dantzatu du Davis Kopan eta Manuel Carrasco, Pastora Soler eta Blas Cantoren bideoklipetan parte hartu du, besteak beste.
Gaur egun, Lola Índigorekin jarraitzen du, eta bere aktore-ibilbidea hasi du.
Eguna: Abenduak 11
Sarrera: doan
KONTZERTUAK
Eguna: Abenduak 11
Lekua: Koliseo antzokia
Sarrera: Irekia aforoa bete arte. 5 € SARRERAK EROSI HEMEN
Ordua: 18:00etatik aurrera
HASIERAKO TALDEA:
JULEN
Julen 20 urteko gazte eibartar baten proiektu musikala da. Urte luzez musikan hainbat taldetan aritu ondoren, Julenek bere proposamen artistikoa bakarka aurkezten digu.
Proiektu honen helburua ez da soilik bere musika ezagutaraztea, baizik eta hainbat diziplina artistikoren arteko lotunea izatea, hala nola diseinua, argazkigintza eta bideoen sorkuntza… Hala lekua egiten die lagunei ere. Euskararen hizkuntza sustatzeaz gain, gaztelaniarekin nahastuz, sonoritate berriak sortzen ditu.
ARTISTA NAGUSIAK:
AINHOA LARRAÑAGA
Ainhoa Larrañaga (Hernani, Euskal Herria, 2000) gaur egun Madrilen errotuta dagoen abeslari eta aktore profesionala da.
2019an, bere bakarkako lehen proiektu musikala, "Eskuminak", hasi zuen, Iker Laurobarekin elkarlanean ekoitzitako bere abestiekin. Azkenik, 2020an kaleratu zuen bere lehen albuma, proiektuaren izen berekoa.
Gaur egun D 'Straperlo Inc. Diskoetxeko artista-taldeko kide da, eta musika berria lantzen ari da Chickjuarez ekoizle mexikarrarekin batera.
ANNE LUKIN
Anne Lukin Iruñeko interprete eta konpositorea da. 18 urte besterik ez zituela, Operación Triunfo-ko entzuleak bereganatu zituen bere ahots-talentu izugarriarekin eta, batez ere, konposatzen dituen kantu delikatuekin. Zalantzarik gabe, etorkizuneko ezusteetako bat izango da.
Bere bira, “Empezar” izenekoa, kantautore gazte eta talentudun baten ahots artistikoaren aurkikuntzara egindako bidaia pertsonala da, eta dagoeneko 15 milioi entzule baino gehiago erakarri ditu, besteak beste, honako single hauekin: “Quién eres?”, “Lento” edo “Volver a Mi”. Egiazko kontzertua da, hurbila eta benetakoa, aforo esklusiboetarako formatu txikian pentsatua, abestien bidez Anneren nortasuna ezagutzeko aukera ematen duena.
Diskoari izena ematen dioten 10 abestiek osatzen dute ikuskizuna, eta Zahara, Miss Cafeína edo Gorka Urbizuren (Berri Txarrak) kolaborazioak ditu, besteak beste; eta baita berak idatzitako eta argitaratu gabeko beste kantu batzuek ere. “Empezar” ikuskizunak errebelazio gazte honetaz gozatzeko aukera eskaintzen du, Estatuko indie-pop eszenan erreferentziazko diren musikari handiek lagunduta.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.