KONTZERTUAK
Eguna: Irailak 17
Lekua: Erreabal Plaza, Eibar
Ordua: 18:30
Sarrera: Doan
Ordutegia:
18:30etik aurrera
BERTAKO ARTISTAK
MISE EN ABYME
Mise en Abyme Ander Cenitagoya, Aitor Suarez eta Andoni Sudupek osatutako Eibarko rock/metal progresibo instrumentaleko taldea da. 2018an hiru demo grabatu zituzten eta Bilbo Hiria talde berrien lehiaketan finalerdirako sailkatzea lortu zuten. Urte horretan, beste bi kantu sortu zituzten beren lehen lana osatzeko. Emergence izenarekin 2019. urtean autoproduzitu, grabatu eta nahastu zuen taldeak bere lehen diska.
ARTISTA NAGUSIAK
XSAKARA
XSakara Euskal Herriko kostaldeko rapero bat da, Bermeokoa, hain zuzen. Artista gazteak 16 urte zituela hasi zuen bere musika-ibilbidea, eta gaur egun lau lan baino gehiago ditu: hiru Album eta EP bat. Bere eboluzio musikala bereziki 2017. urtean antzeman zen, erritmo berriekin esperimentatzen hasi zenean: elektronika, funk-a eta trap-a, besteak beste. Hortik aurrera, batez ere esperimentazioak eta hip-hopa beste genero batzuekin nahasteak ezberdintzen zuen bere estiloa. XSakararen garai latzenetara murgiltzen gaituen proiektua da “ILARGIAREN SEMEA 1619”. Istorio bat izango balitz moduan aurkezten du, lehendabiziko atalean 16 urte zitueneko atmosfera aurkeztuz.
Beste alde batetik, azken tramoan 19 urte betetzean izan zuen eboluzio pertsonala azaltzen digu. Rap estiloan oinarrituta eta beste zenbait genero musikalekin jolastuz, gazteei zuzendutako proposamena aurkezten du XSakarak. Gaur egungo gazteek bizi ditzaketen gaiei buruz idazten duenez, edozein adineko pertsonak identifikatuta sentitzea lor dezake.
DJ BLESSIVE
Blessive Bilboko Dj gaztea da, eta inork ez bezala menperatzen ditu genero urbano eta komertzialak. 20 urterekin, Euskal Herriko hainbat areto eta jaietatik igaro da, hala nola, Bilboko Aste Nagusia, Moma, Fever eta Sonora. Back Stage eta Feverren egoitzak ere egin ditu. Dj munduan 3 urte baino gehiago daramatzan gazte honek, publikoarekin lokarri berezi bat sortu du, eta bere saioak energia haundiko soinuez elikatzen ditu, energia maila handia lortuz.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.