KONTZERTUAK
Eguna: Abenduak 17
Lekua: Lekuona fabrika, Errenteria
Ordua: 19:00
Sarrera: 3€ sarrerak.errenteria.eus
Ordutegia:
19:00etik aurrera
BERTAKO ARTISTAK
INDABE
Antiguako kaleetan jaiotako talde gazte bat da Indabe. 2021eko udaran elkartu ziren lehenengo aldiz laukote bezela eta ordutik Gipuzkoako gaztetxe eta jaietan ibili dira lagunen artean.
Hasieran bertsioak egiten zituzten arren, 2022an zehar abestiak idazten ibili dira, urte bukaeran diska bat kaleratzeko asmoz.
Berri txarrak, Tatxers, Lamiak edo Etxekalteren eragina du haien musikak besteak beste. Amaia, Nora, Uxue eta Peruk, baxua, gitarrak eta bateria hurrenez hurren, osatzen dute Indabe, euskal musikaren panoramari ekarpena egiteko eta jendeak beraien musikaz gozatzeko gogotsu iritsi den laukotea. #NDB
ARTISTA NAGUSIA
HUNTZA
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika-taldea da. Unibertsitate-giroan elkartutako sei gaztek osatzen dute eta beraien helburua da, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea.
Ostegun iluntzeetako trikipoteo eta “Eguenero” elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa partekatuz.
Aipatu bezala, Bilbon sortutako taldea den arren, taldekide guztiak gipuzkoarrak dira.
Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, “Harro gaude” kantua plazaratuz. Bertan, oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzen dira. Hasiera apal honek ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.