K-POPari buruzko MASTERCLASS-A XTHEX eta AGNESen eskutik:
K-POPa Koreatik datorren musika-estiloa da, koreografia bereziak ditu bereizgarri eta horietan erreferentziazkoak dira BTS edo BLACKPINK taldeak. Oso modan dago nerabeen artean.
XTHEX-eko Koldo Hernandez K-POP, Melbourne Shuffle, eta Dancehall-eko dantzaria da. Urte askoan dantza-irakaslea izan da eta bere pasioa K-POP kultura bultzatzea da. Agnes K-POP kulturaren zalea da, eta bizitza osoa darama dantzaren munduan. Dantza-talde baten mentore eta liderra da, eta harekin lehiaketa eta jaialdi askotan parte hartzen du.
Eguna: Azaroak 27
Lekua: Talaia-Biteri ikastetxeko gimnasioa
Ordutegia: 11:00
Sarrera: Doan.
KONTZERTUAK
Eguna: Azaroak 27
Lekua: Itxas Etxea Auditorium-a
Sarrera: Irekia aforoa bete arte. 3 € Hondarribiako Arma Plazako Turismo Bulegoan edo Tickets Kutxabank-en. Ikusi hemen
Ordua: 18:00etatik aurrera
HASIERAKO TALDEA:
JULENE IRAOLA
Julene Iraola beti arlo artistikoarekin oso lotuta egon den 24 urteko gaztea da. Lehenbizi dantza-eskolak izan ziren eta urte batzuk geroago piano eta solfeoko ikasketak hasi zituen; eta hor, partitura artean, konturatu zen munduan gehien gustatzen zitzaiona eta gehien hunkitzen zuena bere pianoaz lagunduta abestea zela.
ARTISTA NAGUSIAK:
DUPLA
Dupla landa-ingurune batean sortutako hiri-musikako banda bat da. Eduki esplizituko letrak dituen pop elektronikoa eta hip-hop estetika nahasten dituzte. Aguraingo bikote honen proiektua 2018aren amaieran sortu zen, hilero ateratzen zituzten ikus-entzunezko kapituluekin. Horien emaitza beren lehen EPa izan zen.
Bereizgarri duten beren “punch” elektronikoa, eszenaratzean ahotsaren eta bateriaren laguntzarekin antzerkira hurbiltzen den ikuskizun bisuala.
CHICA SOBRESALTO
Maialenen (argipean Chica Sobresalto) “Bailando Raro” biraren izena 2017. urtean lokalean inprobisatu zuten lelo batetik dator. Bira hau "Sinapsis" izeneko beren azken diskoan barrena egindako bidaia da. Era berean, guztiaren abiapuntu izan zen "Sobresalto" lanaren zantzuak ere aurki daitezke bertan. Maitasunaz hitz egiten dute, askatasun sexualaz, hautespen naturalaz eta horrek ematen duen min handiaz. Endometriosiaz, piratez eta fusio nuklearrez mintzatzen dira. Lege unibertsal bat zein gutxi gustatzen zaien aipatzen dute, besteek gauzak nola egin behar diren esatea zenbat gorrotatzen duten. Dioenez, aske sentiarazten dituelako aritzen dira honetan eta, guztion gustukoa izango dela agindu ezin duen arren, bihotz-bihotzez egina dago.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.