24IRA

Gipuzkoan Gazte Tour Hondarribia: BENGO + VITTERSWEET + HIT BOYZ

 

 

KONTZERTUAK

 

 

Ordutegia:

18:30etik aurrera

  • BERTAKO ARTISTAK:  HIT BOYZ
     
  • BENGO
     
  • VITTERSWEET

 

 


BERTAKO ARTISTAK

HIT BOYZ

Hitz Boyz Bidasoako eskualdeko artista gazteen kolektiboa da, eta Gamboa, Kepa, J. Muñoz, Munflow, ElAlvarito eta Iñigo Bereciartua, Muni ZZ, Zahra eta Danel gitarra-jotzaileak osatzen dute, besteak beste. Hainbat musika-estilo jorratzen dituzte, hala nola urbano-generoa, hip hop-a, trap-a, R & B-a, pop-a, flamenkoa eta dancall-a. Izan ere, kolektibo hori osatzen duten gazteak musika-estilo guztiez elikatzen dira, musikarekiko eta aniztasunarekiko duten maitasun handiagatik.

 

 

ARTISTA NAGUSIAK

 

BENGO

Aurreko "Denbora" singlearekin Gazteako top zerrendan 1. postura iristea lortu zuen, eta "Oihu" single berrian iragartzen zen soinua finkatu du artistak; horrela bada, orain, maila bat gora egin du 2016. urtean bere lehen abestia Youtube plataformara igo zuenetik, orduan ez baitzekien etorkizunak zer ekarriko zion. Hainbat urtez konposizio-lanetan buru-belarri jardun ostean, 2020. urtean, urrats bat aurrera egin eta bere sormena, denbora eta ahaleginak musikara bideratuko zituela erabaki zuen gipuzkoarrak. Eta emaitza onak izan ditu.

 

 

2021. urtean, "Denbora" singleak izandako arrakastaren ondoren, bere lehen EPa argitaratu du: 4 Taupada, eta urtebete eskasean irratiko lehenengo postura igotzea lortu du Bengok, plataformetan 800 mila stream baino gehiago, Youtuben ehunka mila bisualizazio, eta soinu fresko, original eta berritzailea izatea. Oso Polita disko-etxearen babespean, orain, etapa berri bati ekin dio Bengok, bere soinuarekin esperimentatzen jarraitzeko, bere buruari erronka jotzeko eta euskal pop-a desafioz betetako soinu-eremu batera eramateko. Esan dezakegu Bengo etorkizun oparoa izateko aukera handieneko euskal artistetako bat dela: hit ugari, kontatzeko moduko istorioak eta mailaz maila gora egingo duelakoan gaude.

 

 

 

VITTERSWEET

Vittersweet euskal eszenako ohiko artista da. Lehen diska atera ondoren, bere musikari bira eman dio, bere burua berriz asmatuz. Etapa musikal berri honetan, Vittersweetek aurpegi gogorragoa eta zuzenagoa erakusten digu, hiriko musikaren soinuez inguratuta, eta bere abestietan gardentasun eta gordintasuna aurkezten digu.