KONTZERTUAK
Eguna: Ekainak 11
Lekua: Bustuntza plaza, Ordizia
(Plaza Nagusian eguraldi txarra egiten badu)
Ordua: 18:30etatik aurrera
Sarrera: Doan
Ordutegia:
18:30etatik aurrera
HERRIKO ARTISTA
HIZPIDE
Hizpide musika taldea 2020ko irailean sortu zuten Segurako hiru gaztek.
Estiloari dagokionez, pop-rock-a egiten dute. Abesti propioak dituzte eta letretan hainbat gai jorratzen dira, hala nola, maitasuna, osasuna, gizartearen egoera edota nortasuna. Horrez gain, erreferentziazko taldeen kanta ezagunen bertsioak ere jotzen dituzte beren kontzertuetan.
TALDE NAGUSIA
SKAKEITAN
Skakeitan taldea 2008an sortu zen Donostian. 2012an beren lehen albuma, “Ahots gabekoen ahotsa”, argitaratu zuten, beren nortasuna bilatzeko prozesu bati hasiera emanez. Hortik aurrera, talde ezagunekin eszenatoki berean jotzeko aukera izan zuten, bai Estatuan, bai nazioartean. Aipagarriena 40.000 pertsonaren aurrean Manu Chaoren gonbidatu aritu zirenekoa da. Hala ere, taldeak izandako bilakaeraren emaitza 2014aren amaieran iritsi zen, “Orekariak”, estudioko beren bigarren albuma grabatu zutenean. Bi urte geroago “Galera” iritsi zen, Skakeitanen karrera meteorikoan izugarrizko igoera ekarri zuen hirugarren lana. Ska-reggae sustraietan oinarrituta, apaindu eta produktu biribil eta oso boteretsua lortu zuten. 2019an beren azken diskoa aurkeztu zuten: "Nola galdu denbora".
2022. urtearen hasieran taldeak agurtzeko azken bira bat egingo duela egiaztatu zuen. Eta Gipuzkoan Gazte Tour izango da azken bira horretarako aukeratutako hitzorduetako bat.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.