Bertsopilota Euskal Herriko bi kirol eta kultur adierazpen bateratzen dituen ikuskizuna da: bertsoa eta pilota.
Eskuzko binakako pilota partida da erdigunea, non bertsolari bakoitzak bikote baten botilero papera hartzen duen.
Aurkezle-esatari batek osatzen du 7ko lantaldea, eta azken hau arduratzen da emanaldiari festa-giroa emateaz, aurkezpen umoretsuez gain, partidari buruzko iruzkinak musikaz lagunduz.
Lantaldea: 2 bertsolari, 4 pilotari eta aurkezlea. Gero, herriko eragile eta elkarteetako jendeari luzatzen zaio parte hartzeko aukera, eta hori ere borondatezkoa izan ohi da.
Datak | Tokia | Azalpena |
---|---|---|
2018-03-09 | Donostia (Añorga) | Emakumez soilik osatutako bertsopilota |
2018-03-11 | Zizurkil | Emakumez soilik osatutako bertsopilota |
2018-04-17 | Billabona-Amasa | |
2018-04-28 edo 29 | Berastegi | Mistoa |
2018-05-12 | Leaburu-Txarama |
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.