Gipuzkoako Foru Aldundiak atal hau prestatu du astialdiaren arloko profesionalentzat eta boluntario aritzen direnentzat, beren ekintzak antolatzeko eginbeharretarako informazioa eta euskarria eskaintzeko asmoz.
Astialdian egiten den lana hezigarria da, baloreetan hezten duelako. Haurren eta nerabeen garapen integralean laguntzen ari gara eta, beraz, ardura handiko lana dugu esku artean. Horregatik, kontuan hartu behar ditugu funtsezko hainbat alderdi, lan pedagogiko hori kalitatezkoa eta segurua izango dela ziurtatzeko.
Halaber, atal honetan topatuko dituzue, Aldundiari diru-laguntzak eskatzeko edo derrigorrezkoa den jakinarazpena egiteko bideak, eta baita bestelako baliabide batzuk ere.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 170/1985 Dekretua, ekainaren 25ekoa: 18 urtetik beherako gazteentzako kanpaldiak, udalekuak, udaleku irekiak, auzolandegiak, martxa ibiltariak eta antzekoak arautzen ditu.
Une honetan, astialdian lanean aritzeko beste erronka bati egin behar diogu aurre. COVID19ak ekarri digun egoerak goitik behera baldintzatu ditu astialdiko jarduerak ere. Hori horrela, aurreko guztia betetzeaz gain, atal honetan azaltzen ditugun neurriak ere kontuan hartu beharko ditugu, gure ekintzek seguruak eta kalitatezkoak izaten jarrai dezaten.
Aholkularitza behar izanez gero, deitu 943445980 telefonora edo idatzi udalekuak@gipuzkoa.eus helbide elektronikora (ordutegia: 10:30 - 14:00).
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.