Udalekuak antolatzeko dokumentazioa

 

Dekretuak jasotzen duenez, udan antolatzen diren aisia hezitzaileko ekintzen berri eman behar zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Horretarako, formulario hau bete eta bidali behar da.

 

Eusko Jaurlaritzak kaleratutako prozedurak agintzen duena betez, astialdiko jarduerak planifikatzeko hainbat eranskin atxiki behar dira.

 

Honako hauek dira, alde batetik, osatu eta bete beharrekoak, eta bestetik, kontuan izan behar direnak. Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako material lagungarria partekatzen dugu hemen (osasun irizpide, neurri eta gomendioekin).

 

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak argitaratutako dokumentuak:

  1. Jarduerak antolatzeko jarraibideak (1. eranskina)
  2. Informazioa eta baimen informatua (2. eranskina) 

* Bi eranskinak dokumentu berean daude, bata bestearen jarraian.

 

Txantiloi erabilgarriak:

Astialdiko jarduerak antolatzeko prozedura protokolo espezifiko batean jaso behar da. Dokumentu hori izango da gure lana modu seguruan garatzeko oinarria. Zeregin horretan laguntzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako jarraibideak oinarri hartuta, ondoren azaltzen diren txantiloiak osatu ditugu, jarduera motaren arabera. Beraz, interesatzen zaizuena deskargatu ostean, zuen elkarte edo entitatearen datuekin eta jardueraren zehaztasunekin osatu beharko duzue, dokumentua erabilgarria eta zuen beharretara egokituta izan dadin.

  1. Udaleku irekiak
  2. Udaleku itxiak, kanpamentuak eta kanpamentu ibiltariak
  3. Familientzako informazioa eta baimen informatua

 

Material erabilgarriak:

Hona hemen ekipamenduetan osasun- eta higiene-neurriak bermatzeko material lagungarriak.

 

 

 

Aholkularitza behar izanez gero, deitu 943445980 telefonora edo idatzi udalekuak@gipuzkoa.eus helbide elektronikora (ordutegia: 10:30 - 14:00).