Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko tramiteak 

 

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuan jakinaraztea:

 

Haur eta gazteentzako aisia hezigarriko jarduerak antolatzen dituzten erakunde edo elkarteek Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinarazi behar dizkiote. Horretarako, honako FORMULARIO hau bete behar dute.

Aurretiazko jakinarazpenari honako dokumentazio hau atxiki behar zaio:

  • 170/1985 Dekretuaren 2. artikuluan adierazten diren zuzendari- eta begirale-titulu edo - diplomen fotokopia.
  • Gainera, jardueraren arduradunak honako agiri hauek eduki beharko ditu:
    1. Erantzukizun Zibileko Aseguruaren poliza, indarrean.
    2. Adingabekoen gurasoen baimen idatziak.

 

*Une honetan, gainera, Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren egoerara egokitutako protokoloa aurkeztu beharko duzue. Horretarako, lagungarriak izango zaizkizuen txantiloiak prestatu ditugu: Ikusi hemen.

 

Diru-laguntzak:

Gazteria Zuzendaritzak diru-laguntzak ematen ditu udako oporraldian haur, nerabe eta gazteentzako aisia hezigarriko jarduerak antolatzeko. Hartzaileak:

  • Aisia hezitzaileko programak garatzen dituzten gazte-elkarteak.
  • Ikastetxeetako guraso-elkarteak.
  • Ikastetxeak.
  • Beste gizarte-erakunde batzuk.