Plaza guztiak apirilaren 3an banatuko dira jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez (emaitzak ikusgai apirilaren 4tik aurrera).
Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, gazte bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da. Eskaera-orri bat baino gehiago agertuz gero, eskaera baliogabetu egingo da.
Ahalik eta gazte gehienek Gazte Oporraldietan parte hartzeko aukera izan dezaten, plazak esleitzean lehentasuna emango zaie aurreko urteetan parte hartu ez zutenei.
Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan jarriko dira.
Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izen-ematea apirilaren 4tik 16ra bitarte egin beharko dute.
Behin betiko izena emateko epea bukatu denean, zozketan plaza lortu duen norbaitek ordainketa egin ez badu, plaza horri uko egin diola ulertuko dugu.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.