Orri honetan erabiltzaileek egiten dituzten ohiko galderak bildu eta argitaratzen ditugu; beste edozein galdera egin nahi baduzu formulario hau bete.
Interneteko posta-kontu aktibo bat behar duzu. Alta emateko, orri honetan bertan eskatzen zaizkizun datuak sartu behar dituzu, “orain erregistratu” lotura sakatuz.Erregistratzeko eta aurre izena emateko ez da B@kQ rik behar.
Erregistroa amaitu ondoren nahitaezkoa da hura aktibatzea. Horretarako, aplikazioak mezu bat bidaliko dizu erregistratzeko erabili duzun posta-kontura eta mezu horretan jasoko dituzu eman beharreko urratsak.
Zure kontua aktibatzen ez duzun bitartean ezingo duzu aplikazioan sartu. Bi eguneko epean kontua aktibatzen ez baduzu, berriz erregistratu beharko duzu.
"E-posta" eremuan erregistratzeko erabili duzun kontua sartu behar duzu, eta "pasahitza" eremuan erregistratzeko erabili duzun pasahitza.
Ez da beharrezkoa urtero erregistratzea. Iazko erabiltzaile eta pasahitz berberak erabilita sar zaitezke aplikazioan.
Ez da beharrezkoa. Joan orri nagusira eta sakatu "Zure pasahitza ahaztu al duzu" lotura; jarri erregistratzeko erabili zenuen helbide elektronikoa. Ondoren, mezu bat jasoko duzu aplikazioan sartzeko lotura batekin.
Aplikazioan sartzen zarenean, zure pasahitza aldatzea komeni da.
Internet bidez izen-ematea begiratzeko, lehenengo pausoa, ID eta pasahitza sartzea da. Oraindik ID eta pasahitzik ez baduzu, hauek sartzeko erabiltzen diren laukitxoen gainean dagoen mezua irakurri beharko duzu. Bertan, ERREGISTRATU ORAIN hitzaren gainean klikatu eta hauek sortzearen prozesua hasiko duzu. Eragiketa hau burutzeko ezinbestekoa da helbide elektroniko bat edukitzea.
Aukera desberdinak dituzu:
1.- Web orriko “dokumentazioa” atalean erantsiz.
2.- Postaz, horretarako bidali dizugun gutun-azala erabiliz.
3.- Zuzenean Donostiako gure bulegora eramanez: Anoeta pasealekua, 28 - 20014 Donostia (16:30-20:30)
Zozketan plaza lortu ez duten haur guztiek itxaron zerrenda bat osatuko dute.
Apirilaren 3an, zozketan sarituta geratu direnei behin-betiko izena emateko epea iraganez gero, uko egindako leku guztiak zerrendan daudenen artean banatuko ditugu.
Aipatutako data horren ondoren, bigarren buelta honetan plaza lortu dutenei jakinarazpena bidaliko diegu. Hauek behin betiko izena eman ahal izango dute apirilaren 4tik apirilaren 16ra bitarte.
Gipuzkoako Foru Aldundiko udako kanpainan parte hartzen duten begiraleen kontratazioa lehiaketa bidez aukeratutako enpresek egiten dute.
Urtero, Udabizi . Leiho berrian irekiko da.plataforman argitaratzen dugu enpresa horiek zein diren. Urte batekoak esleitu arte (gutxi gorabehera apirilean), aurreko urtekoak agertzen dira. Nolanahi ere, askotan urte batetik bestera errepikatu egiten dira.
Bestalde, udan begirale edo zuzendari aritzeko lan-eskaintza gehiago aurkituko dituzue Gipuzkoangazte webguneko Programak/Uda aktibitateak ataleko Udabizi. Leiho berrian irekiko da. plataforman bertan.
Nahi baduzue gurekin ere harremanetan jar zaitezkete 900 11 01 11 telefonoan.
Bai, guraso batek egin behar du taldeko izen-ematea.
Bai, zozketan egokitu eta taldeko kide batek udalekura joan ezin edo nahi ez badu, gainerako kideak joan daitezke.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.