Juan Sebastian Elkano Aterpetxea

Juan Sebastian Elkano aterpetxea

Kokapena

Kostaldean dago, Txingudiko badian, sekulako ingurune berezian; hirigunetik 800 metrora eta hondartzatik 400 metrora. 

Higer bidea, z/g 20280
Hondarribia

Gipuzkoa

Ezaugarriak

4, 8, 12 eta 16 lagunentzako logelak, ohatzeekin. Bilera- eta jolas-gelak ditu, ikus-entzunezkoen aretoa (TB, bideoa, musika aparatua). Horrez gain, kanpoaldean jokaleku handia du jolas-kiroletako pista batekin. 

Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

  • Aisialdiko jarduerak.
  • Gaueko jolasak.
  • Txangoak.
  • Mendi-irteerak.
  • Hondartza.
  • Beste kirol batzuk egiteko aukera.

 

Txandak

Adina Hilabetea Egunak Hizkuntza Egunerokoa
9-11 urte (2014-2016an jaiotakoak) Uztaila 1-7 Euskara  
9-11 urte (2014-2016an jaiotakoak) Uztaila 8-14 Euskara  
9-11 urte (2014-2016an jaiotakoak) Uztaila 16-22 Euskara  
12-13 urte (2012-2013an jaiotakoak) Uztaila 23-29 Euskara