Ajangizen dago, Gernikatik kilometro batera, Urdaibaiko biosferaren erreserbaren erdian.
Kanpatxu auzoa, z/g 48320 Ajangiz-Lurraska
Bizkaia
Aterpetxearen bigarren eta hirugarren solairuetan daude logelak eta bainuak. Aretoak eta lantegiak kokatzen diren zonaz gain, egur-labe bat dago behe-solairuan, etxearen atzealdean, alboko eraikin batean, eta goiko solairuan ludotekarako egokituta dagoen espazio zabal bat. Ukuiluetan ardiak eta behiak daude. Zaldi- eta behor-hazitegi bat. Oilategian hainbat hegazti eta animalia daude, hala nola, untxiak. Otorduak aterpetxean bertan prestatzen dira.
Aterpetxea ez dago egokituta mugikortasun murriztuko pertsonentzat.
Adina | Hilabetea | Egunak | Hizkuntza | Egunerokoa |
---|---|---|---|---|
9-11 urte (2014-2016an jaiotakoak) | Uztaila | 8-14 | Euskara | |
9-11 urte (2014-2016an jaiotakoak) | Uztaila | 16-22 | Euskara | |
9-11 urte (2014-2016an jaiotakoak) | Uztaila | 23-29 | Euskara |
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.