Orio Txurruka Aterpetxea

Orioko Aterpetxea

Kokapena

Kostaldean dago, Orioko herrigunetik 1,8 km-ra: leku pribilegiatu batean dago, Oria itsasadarraren aurrean Oribarzar hondartzan.

Oribazar hondartza 20810 Orio
Gipuzkoa

Ezaugarriak

12 eta 16 lagunentzako logelak, ohatzeekin. Bost areto ditu eta horietako bat gela interaktiboa da. Jokaleku oso handia du, kanpoko igerilekua, belar artifizialeko pista, ping-pongeko mahaia eta eraikin estalia, pilotan jokatzeko edo beste jarduera batzuk ere egiteko. Otorduak aterpetxean bertan prestatzen dira.

Aterpetxea egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

  • Aisialdiko jarduerak.
  • Gaueko jolasak.
  • Txangoak.
  • Mendi-irteerak.
  • Hondartza eta igerilekua.
  • Beste kirol batzuk egiteko aukera.

 

Txandak

Adina Hilabetea Egunak Hizkuntza Egunerokoa
9-11 urte (2014-2016an jaiotakoak)  Uztaila 16-22 Elebiduna  
9-11 urte (2014-2016an jaiotakoak)  Uztaila 23-29 Euskara  
12-13 urte (2012-2013an jaiotakoak)  Uztaila 1-7 Euskara  
12-13 urte (2012-2013an jaiotakoak)  Uztaila 8-14 Euskara