Izan uda bizi-bizia, Udabizirekin!
Udabizik biltzen ditu uda honetan Gipuzkoako haurrek eta gazteek egin ditzaketen aisialdiko ekintza interesgarriak, erakunde eta elkarte desberdinek antolatzen dituztenak; eta horrekin batera, udan astialdian aritzeko lan-eskaintzak.
Udaleku irekiak izan daitezke, edo kanpamentuak, tailerrak, auzolandegiak, etab.; gai zehatz bati buruzkoak (antzerkia, errugbia, esku-lanak, hipika, argazkilaritza, musika, eskubaloia, robotika…) nahiz orokorrak; herri batekoak edo lurralde osokoak… Aukera zabala da, eta edonork aurki dezake beretzat egokiena dena.
Udan aisiaz gozatzeko ekintzaren batean parte hartu nahi baduzu, erabili bilatzailea gehien interesatzen zaizkizunak topatzeko
Udan begirale-lanetan aritu nahi baduzu, hemen aurkituko dituzu hainbat erakunde eta elkartek egindako lan-eskaintzak ere
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.