Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuak ingurune birtualean

 

Egun hauetan COVID-19-ak sortutako egoera berezia dela-eta, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapenerako zerbitzuek aurrez aurreko arreta emateari utzi behar izan diote. 

Haur, nerabe eta gazteek inoiz baino gehiago behar dituzte beraien astialdirako proposamenak, eta zerbitzuetako hezitzaileak une zail hauetan horretan dihardute, alegia ikuspegi hezitzaile batetik, gertutik, eta balioetan oinarrituta, beren hartzaileei aisiarako aukerak digitalki eskaintzen. Haurtxoko eta gaztelekuetan garatzen den sustapeneko jardunak eremu digitalean jarraitzen du; sustapen digitalaren unea da!!

 

 

Atal honetan Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen-zerbitzuak Sarean egiten ari diren lana bildu dugu. Ekimenak egunetik egunera ugaritzen ari dira, gero eta gehiago baitira eremu digitalean lan egin eta haur, nerabe eta gazteentzako proposamenak egiten dituzten zerbitzuak. Bertan aurkituko dituzue, besteak beste, sare sozialetako erronkak, gomendioak, galderak, ekintzak... bai eta online topaketak ere.

 

Dokumentua deskargatu HEMEN (PDF).