Haurtxoko eta gaztelekuetako programak

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat programa jarri  ditu martxan lurraldeko  haurtxoko eta gaztelekuek haurrekin eta nerabeekin egiten duten lanean laguntzeko eta,  bide batez, udal-zerbitzu horien sarea indartzeko.

Programa horiek garatzeko proiektu pilotuak Gipuzkoako hainbat haurtxoko eta gaztelekutan ezartzen dira. Ondoren, asmoa da bertatik ateratako emaitzetan oinarrituta, egitasmoa zerbitzu gehiagotara zabaltzea.

 

Haurtxoko eta gaztelekuetan martxan jartzen diren programen oinarrian haur eta nerabeen beharrak daude beti; hau da, beraiek dira protagonistak, eta beren garapen emozional eta soziala helburua.

 

Programa hauetako bakoitzak, modu batera edo bestera, haiek bizitzarako ahalduntzea bilatzen du, besteak beste, honako giza balio hauek landuz: elkartasuna, elkarlana, autonomia, herritartasuna, errespetua, erantzukizuna, elkarbizitza, tolerantzia, inklusioa, aniztasuna, berdintasuna...

 


 

Azkeneko proiektuak ezagutu:

512x180

Beat-eroak

Gipuzkoako gaztelekuetan rap musika eta euskara lantzeko proiektu pilotua.

Informazio gehiago

512x180

Sexkuntza

Errespetuan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzeko.


Informazio gehiago

 


 

Aurreko urteetako programak ezagutu