Gure mundua eraldatzen.

Belaunaldi guztien egungo eta etorkizuneko eskubideak errespetatuko dituen mundua nahi dugulako.

 

Garapen jasangarriak gaurko belaunaldien beharrak asetzen ditu etorkizunekoen premiak arriskuan jarri gabe, ingurumenaren zaintza, garapen ekonomikoa eta pertsona guztien ongizatea bermatuz

Jasangarritasuna lortzeko, ezinbestekoa da gure gizartea eraldatzea: desberdintasunei aurre egin behar diegu gizarte baketsuak, justuak eta barneratzaileak lortzeko; giza eskubideak eta pertsonen duintasuna babestu behar ditugu; generoen artean berdintasuna sustatu eta neskatoen eta emakumeen ahalduntzea indartu; eta planetaren eta natura-baliabideen babes iraunkorra bermatu. 

 

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko irailean onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda pertsonen, planetaren eta guztion onuraren aldeko ekintza-plana, bake unibertsala indartzeko eta justizia denon eskura jartzeko asmoa ere baduena. 

 

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak 17 helburu planteatzen ditu ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloetan eta, guztira, izaera integratu eta zatiezineko 169 xede dituzte. Hain zuzen ere, garrantzitsua da helburu horiek lortzeko modua integrala izatea, pentsamendu sistemikoaren ikuspegitik ekitea, alegia, sistema bat osatzen duten elementuek elkarri eragiten diotela ulertzea.

 


 

Irudia hemen deskargatu dezakezu pdf formatuan

 

Beraz, premiazkoa da elkarrekin eta modu jasangarrian bizitzen ikastea hiru alderditan ‑ekonomikoan, sozialean eta ingurumenekoan‑, guztiak ondo orekatuta eta integratuta.

Ildo horretan, funtsezkoa da hezkuntzak eta, bereziki, hezkuntza ez-formalak egin dezakeen ekarpena ingurumen- eta gizarte-jasangarritasunaren eta -erantzukizunaren alorretan kontzientziatzeko.

Hori horrela, Gaztematikak berretsi egiten du hartua duen konpromisoa Jasangarritasunerako Hezkuntza sustatzeko, kalitatezko hezkuntzaren funtsezko elementu gisa; eta horretarako arreta berezia eskainiko dio hezkuntza ez-formalari eta, zehazki, haur, nerabe eta gazteen zerbitzuetan egiten den esku-hartzeari.

Helburu horrekin erreferentzia gisa hartu ditugu, besteak beste: